Urtero bezala Olentzero etorriko zaigu ostiralean herrira. 17:00etako funikularrean jaitsiko da burdinazko mendietatik Trapagaranera. Urteak dira Olentzero herrira datorrena. Orain 30 bat urte, ikastola sortzearekin batera heldu zen Olentzero gurera. Hasiera horretatik hona kalea irabazi du Olentzerok. Jendearen onespena badu, arazoa ordea da ia ez ote duen herrikoitasuna galdu. Euskalduntasuna bultzatzeko ekarri zuten Olentzero gurera. Hasieran 10 guraso, panpina bat, ikurrintxo bat eta astoa. Kalez kale kantari. Geroago ikastolako haurrekin, azkenik herri osoarekin batera. Orain ordea sarri galdetzen diogu gure buruei ez ote gabiltzan bide galduetan sartuta. Gabonetako salerosketaren atzaparretan batzuetan iruditzen zaigu Olentzero beste txotxongilo bat besterik ez dela. Herritik gero eta azkarrago urrunduz.
Dena den galdera hauek gora behera oraindik orain herriko taldeek antolatzen dugu Olentzero, gaztetxeak, ikastolak, dantza taldeak, AEK euskaltegiak. Gabonetan euskaraz haurrentzat antolatzen diren ekimen bakanetakoak antolatzen saiatzen gara eta hor gaude. Ostegunean Olentzero batzordeak antolaturiko txotxongilotan ere han izango gara. Animatu eta etorri!

TXOTXONGILOAK - "paperezko istorioak"-
OSTEGUNEAN, abenduaren 23an
17:30etan Olaso Jauregian
OSTEGUNEAN, abenduaren 23an
17:30etan Olaso Jauregian