Pages

2010-12-21

Abenduaren 24ean espainiako erregeari IRRIEN LAGUNAK!



Urtero ordu berdinean, beti tipo berdina, eta Haiti edo Somaliako piratak edo halako bereizgarri batzuk salbu urteroko txapa amaigabea. Ze herrialde aurreratuetan ikusten da XXI.mende atarian txotxongilo dirudien tipo bat, ikasketarik gabe, gainontzeko guztien bizkar kriston lujoan bizi dena, bere herritarrak subdito dituena? Larriagoa dena, krisiak estu estu hartua duen herrialde batean eta bere deretxo eta pribilegio guztiak bere semeari pasatzen dizkiona? Munduko zein herritan mantentzen da halako kasta klase bat familia batean jaiotzeagatik halako pribilegioak dituena? Francoren ondorengotzan utzi zuten Juan Carlos eta hala segitzen du, hala segituko du haren semeak ere bai Espainolek beren herrialdea kalifato izateari utzi eta herrialde aurrerakoi eta moderno bihurtzen ez duten arte.

Kontua da, haien kolonia gaituztela euskaldunak eta beraz nahi edo ez espainiaren mixeria guztiak zuzenki pairatzera behartuak gaudela. Beraz Espainiako erregearen hitzaldi prefabrikatua telebista kanal guztietan emango dutela, telebistako leihoa irekitzen badugu gure etxeetara sartuko dela berriz tipoa. Bada garaia kateak hausteko, agur espainiako kalifatoa eta has gaitetzen euskal errepublika aurrerazale eta modernoa eraikitzen. Espainolak gera daitezen haien sultanarekin, euskaldunek aldiz koloretako euskal errepublika, koloretako irrien munduan. Abenduaren 24ean gabonetako mezua Pirritx eta Porrotxek, Olentzerok eta irrien lagunek emango dute 11telebistan. Fuck You Juancar, koloretako mundua dator gure etxeko telebisten leihotik.

ABENDUAK 24
21:00etan 11telebistan
Olentzero Pirritx Porrotx eta irrien lagunen mezua