Ostegunean izan zuten epaiketa Portugaleteko Koskoenea gaztetxeko gazteek eta desalojoa laster helduko dela aurreikusten dute.
Azken hilabeteotan lan eskerga egin dute Portugaleteko gazteek, urteak daramatzate herriko gazteek gestionatuko duten lokal bat eskatzen. Kultur ekintzak egiteko, kontzertu, antzerki, hitzaldi, tailer egiteko lekui bat eskatzen. Udaletik behin eta berriz uko egin diote gazteon eskaria aztertzeari eta ezezkoan itxirik azaldu dira etengabean. Hau ikusirik joan den apirilean gazteek Koskojale kalean hutsik zegoen etxe batean sartzea erabaki zuten. Erabaki eta egin, etxea txukundu zuten, garbitu, prestatu eta funtzionamenduan ipini. Denbora honetan auzokideen oniritzia jaso dute eta ekintza desberdinez animatu Portuko alde zaharra. Udalak ordea harresia iduri berean jarraitzen du, ezetz eta ezetz.
Desalojoa badator, zigorrak eta epaiketa ere bai eta Koskoenearen jarduna bertan amaituko. Gazteek ordea erakutsi dute auzoa biziarazteko gai direla, espazio bat gestionatzeko gai direla, herriari aportatzen diotela. Zergatik udalak ez du hau guztia kontutan hartzen?
Esaten dute Portuko alkatea lonjetara doala gazteekin egotera, prentsako argazkietan bederen horrela agertu da. Portuko alkateak ordea nahiago du lonjetan aislatuta dagoen gazteria dependiente bat, elkarrekin herriari aportatzen ari dion gazteria sortzaile bat baino. Mikel Torresek (portuko alkatea) nahiago du gazteria konsumista eta pasibo bat horregatik ez du eraikitzen gazteentzako gaztetxe publiko berri bat. Horregatik ez ditu animatzen gazteak elkarrekin kulturgintza sortzera, ekintzak antolatzera, haien arazoetaz hitz egitera , konponbideak proposatzera. Mikel Torresek ixilik dagoen herri bat nahi du, etorkizuna bere gain hartzen duena baino.
GAZTETXEAK AURRERA! AURRERA KOSKOENEAKO GAZTEAK!
Adi protesta eta deialdiei!