Duela gutxi Irakeko inbasioan petrolioa bezala Saharako fosfatoa zen Marokoren inbasioaren atzean zegoen arrazoi nagusia. Ordutik aurrera Fronte Polisarioa armetan altxatu zen eta Marokorekin gerra hasi. Polisarioak basamortuko lurralde batzuk askatzea lortu zituen eta hala diraute oraindik, kostaldeko lurraldea eta hiriburuak ordea Marokoren menpe gelditu ziren. Saharako biztanle askok basamortura egin zuten ihes eta Argelia (Tindouf) zein Saharako basamortuetan bizitzen daramate 35urtez. Herritar formatuak dira saharauiak, Kuban, Venezuelan, Europan ikasitakoak edo egondakoak asko. Ofizioetan formatuak, basamortuaren erdian ordea, haien baliabideen jabe ez izanik ezinezkoa zaie normaltasunez haien bizitza askatasunean garatzea. Herri gisa bizitzea.
1991an Nazio Batuen Erakundea tartean zela Marokok eta Fronte Polisarioak su eten bat hitzartu zuten. Mendebaldeko Sahararen autodeterminazioa zuen oinarri akordio horrek. Ordutik ona ordea eztabaidak handiak izan dira eta negoziazioak bide itxi batean poliki poliki usteltzen ari dira. Autonomia da Marokoren proposamena eta gero eta gehiago dira Saharauien artean armak berriz hartzea aipatzen dutenak. Herenegun Marokoko armadak airez eta lurrez modu baketsuz eta desarnmaturik zegoen saharaui kanpamentuaren aurka egin zuen eraso militarra izan da istoria honetako azken tanta.
NAzioarteak ordea ixilik jarraitzen du. Espainiak zer esan handia du honetan. Nazio Batuen Erakundeak 1960.urteko erresoluzio batean onartu zuenez Afrikako herrien deskolonizazio prozesuetan Autodeterminazio eskubidea zen jarraitu beharreko prozedura. Mendebaldeko Sahara zen Afrikan gelditzen zen azken kolonia. Espainiak ordea Saharar herriari bizkarra eman eta bertako biztanleak Marokoren menpe abandonatu zituen. Metropoliek ardura zuzena dute kolonia izandako herrietan, Ekialdeko Timorreko bake prozesuan Portugalek izandako paperean ikusten denez. Saharako kasuan ordea Espainiak nahiago du bere arrantza interesak zein enpresa interesak lehenetsi bere ardurari heldu baino. 60 urtez izan zituen konkistaturik Saharako basamortu eta kostaldea, 60 urtez esplotatu eta lehen bezala erantzuten dio orain ere: Gaur egun nagusi den Marokori eskutik helduta hego hemisferioko herrien espoliazioarekin jarraituz.