Azken asteotan ideia faktorian aritu gara gaztetxean, badira hainabat dinamika martxan gure herrian, batik bat gazte mailan: Gazteguna, jai herrikoien aldeko batailak, auzoetako bizitasunaren alde SanGabrielen saiatzen ari garena edo gazteen arteko harreman sareak trinkotu eta sakontzearen alde lonjekin elkarrekin ibiltzen garenak.
Ildo horiek mantendu behar ditugu, gabeziak ordea itzelak dira gure herrian horregatik ideia berriei bide egiten diegu, beti ahalik eta jende gehien bildu eta herria piztu asmoz . Ahalik eta sektore zabalenekin elkarlanean bide berriak sakondu:
1-ETXEBIZITZA da Trapagaranen gazteon arazorik handiena. Zenbatek alde egiten dute gure herritik Ortuella, Portugalete, Abanto edo Muskizera? Gure herriko egoera aztertu nahi dugu, arazoa sozializatu eta ahalik eta arazo honen inguruan ahalik jende desberdin eta gehien bildu.
2-HERRI KULTURA: Trapagaranen bageneukan herri inauteri bat, gurea, propioa. Las CARRASCOLIENDAS deitzen zen. Zergatik ez berreskuratu eta XXI.mendeko baldintzekin berriro asmatu?
3-KULTUR ESKAINTZA bat sortu. Trapagaranen ez dago kultur eskaintzarik, herritik sortu behar dugu. Ahalik eta jende gehienari ireki, proposamenak eta ideiak garatu.
4-EZTABAIDA eta FORMAKUNTZA: Hilabeteko bigarren ostiralean dokumental bat proposatu, ikusi eta horren inguruko afari tertulia proposatuko dugu. Gai ezberdinen inguruan ideiak trukatu eta ikasteko asmoz.
Bagoaz bide berrietan barrena. ELKARTU eta SORTU!