Institutuan Francisco Franco diktadorearen heriotza egun bezala ikasi dugu azaroaren 20a. Euskal Herrian aldiz, Santi Brouard eta Josu Muguruza euskal abertzaleen erahilketa egunak ditugu gogoan. Biak hala biak Euskal Herriaren askapen prozesuan konprometituak. Biak hala biak Herri Batasunako mahai nazionaleko kideak.
1984ko azaroaren 20n tirokatu zuten Bilbon zuen mediku kontsultan Santi Brouard. 1989an Madrileko Alcalá hotelean Josu Muguruza. HBk Espainiako parlamentuan bake proposamen bat aurkeztuko zuen bezperan.
Biak izan ziren espainiako gobernuak kontratatutako mertzeniari edo indar polizialek erahilak eta bien auziek jarraitzen dute ikertu gabe, errudunik aurkitu gabe, ezer azaldu gabe. Estatu Españolaren ardura atzean dagoen seinale.
Ordutik hona kateak etengabe segitu du bere bidean. Izan dira hildakoak batean eta bestean, atxilotuak eta desagertuak. Gizarteak jasan ditu aldaketak, munduko kontextuak ere bai. Baina ororen gainetik Euskal Herriaren askapen nahiak segitzen du bizirik: Santik eta Josuk ekin zuten bezala XXI.mendean euskaldun eta aske ibili nahiean, beste gizarte eredu justuago eta herrikoi bat eraiki nahiean. Estatuaren debeku, errepresio eta zapalkuntza guztiaren artetik euskal erresistentziak badirau, jakin du belaunaldi berriak lotzen zein etengabe eraldatzen eta aukera berriak irekitzen. Hortara dator datorren larunbatean Bilbon egingo den Josu eta Santiren urteroko omenaldia. Haien borroka ez da itzali, aurrera doa bolie!
LARUNBATA, azaroak 20
18:00etan BILBOKO La Casilla polikiroldegian