Pages

2010-11-18

Haur eta guraso. IRRIEN LAGUNAK KLUBA SORTU DA.

Guraso gazteak gero eta gehiago ditugu gure herrian. Lagunak guraso eta ttiki berriak kaleetan. Heziketari buruz, haurrekiko harremanei buruz galdera asko sortzen dira gurasoen buruetan. Euskaldun hazi nahi dugu gure haurrekin, zaila gure Meatzaldean. Aske hazi nahi ditugu gure haurrak. Sorkuntza landu, elkartasuna, harremanak, koloreak, maitasuna. Zaila indibidualismo eta kontsumoaren erresuman. Haur euskaldunak, haur askeak, tanta bat gara mendebaldeko itsasoan.

Gaurtik aurrera ordea Pirritx eta Porrotxek sorturik laguntza bat daukate koloretan murgildu nahi duten haur eta gurasoek. Haurrak izango dira klubaren ardatza, baina gurasoak, hezitzaileak eta gizarte eragileak ahaztu gabe.

Klubak aniztasuna aldarrikatu nahi du balore bezala, “Euskal Herrian pentsaera, kolore eta kultura ezberdinetako jendea bizi denez, besteak ezagutuz eta maitatuz gero aniztasuna aberatsa baita beti”. Berdintasuna, errespetua, elkarrizketa, parekidetasuna, elkartasuna, eta askatasuna dira sustatu nahi dituen beste baloreak. Beti ere, euskaratik eta euskaraz egingo dute hori guztiori.

Aldizkaria kaleratuko da hilabetero, "irria" deituko da. 44orri, euskaraz, bertsolari, marrazkilari, artisten lanak, elkartasuna, osasuna, askatasuna, maitasuna, historia eta kultura izango dute ardatz.
Klubean izena emateko:IRRIEN LAGUNAK KLUBA

Trapagaranen ere IRRIEN MUNDUA nahi dugu, IRRIEN MUNDUA haur eta gurasoentzat. IRRIEN MUNDUA guztiontzat, koloretako munduan.