Bi aste egingo dute gazteguna igaro dela eta balorazioarekin hasi baino lehen udaletxearen jarrera salatu nahi dugu: Baimenak eta gure eskariak ekainean egin arren gazteguna antolatu eta 2 aste lehenagorarte udalak ez digu erantzunik ematen, horrela udalaren ezezkoen aurrean ez dugu beste alternatibak antolatzeko denbora askorik. Gainera kontzertuak egiteko asfaltatua dagoen aparkalekua (jaietan txosnak jartzen diren gunea) eskatzen diogu udalari baina beti ezetz erantzuten digu eta Barrankora bidaltzen, eta horregatik ibili gara horrela gaztegunean LOKATZA GOI eta BEHEAN. eskerrik asko pilar!
Gazteguneko balorazioarekin hasita ordea puntu hauek nabarmendu ditugu:
1-Gazteguna herritarren artean finkatzen ari da, erreferentzia bihurtzen. Eguraldi txarra egin arren 240 pertsona elkartu ginen bazkarian, pilaka poteoan eta gaueko kontzertuek ere itxuran mantendu ziren eguraldi txarra egon arren.
2- Gazteez gain familiak, haur eta helduak nahastuta ikusi ziren. Adin artekotasuna indartu nahi den ardatza da.
3- Trapagaranen euskal giroko ekintzen inguruan gero eta jende gehiago biltzen ari da. Ezagutzen, bizitzen eta ondo pasatzen, hori herriaren aldaketan ezinbestekoa da.
4- Autogestio kontzeptuan sakondu behar dugu, gastuak oraindik gehiago murriztu, bestela eguraldi txarreko urteren batean harrapatuta gelditu baigaitezke.
5-Mezuari garrantzi handiagoa eman behar zaio, bere agerpena gehiago landu eta herriko ahalik eta sektore zabalenei zabaldu eta elkarlanean aritu, espaizoak ireki.
6-Azpiegiturak muntatzen indar eta lan oldea egiten dugu (eszenatoki muntaketa, txosna, argi instalazioak...) , ahalik eta gehien sinplifikatu behar ditugu lanak eta azpiegiturak hobeto osatu.
7-Aurten bezala segitu eta belaunaldi berriak lotu eta etengabe bide eman.
Balorazioa pasatuta GARBIKETAren txanda badator.

IGANDEA 17:00etan GAZTETXEAN
GARBIKETA eta ondoren ASANBLADA
ETORRI!
GARBIKETA eta ondoren ASANBLADA
ETORRI!