Pages

2010-10-05

Urriak 12: Ameriketako kolonietatik Iruñeara - INDEPENDENTZIA!


1492ko Urriaren 12an heldu omen zen Cristobal Colon Karibeko irla batera. Ondoren Espainiar inperioaren zabalpena eta hegoa amerikako biztanleen genozidioa eta zapalketa etengabea. Urriaren 12a da Espainiaren eguna. Espainia handia, arraza, guardia zibila, inperialismoa, etengabe goraipatuko dute Espainiako irrati eta telebistetan. Desfile militarrak, armak eta izan ziren inperio haren oroitzapena, nahi eta ezinak.

Euskaldunentzat eta Espainiaren barruan ukaturik dauden beste nazioentzat ordea gure desagerpena, asimilazioa, ukazioa eta inposaketaren sinboloa da urriaren 12a. Ez dugu espainiaren zapalkuntza ospatzerik, guk ordea espainiak hego amerikan zein afrikan izandako kolonien independentzia ospatuko dugu. Deskolonizazioa aldarrikatuko dugu herri horietatik Euskal Herrira bizitzera etorri diren lagun berriekin, Ekuatoriano, Peruano, Brasileiro... guztiekin batera. Euskal Herria bertan bizi eta lan egiten dugun guztiok osatzen baitugu eta elkarrekin baigoaz askatasunera!

URRIAK 12an Iruñeara joateko deialdia egin du INDEPENDENTISTAK sareak. Meatzaldetik ere autobusa jarriko da bertara joateko, izena eman nahi baduzu bidali mail bat ostirala baino lehen basetxegaztetxea@gmail.com helbidera.

URRIAK 12, asteartea
17:00tan IRUÑEAKO golem zinemetatik
MARTXA BERDEA