Frente Farabundo Marti de Liberación Nacional (FMLN) El Salbadorreko mugimendu ezkertzale ezberdinen arteko elkarlanean sortu zen 1980.urtean. 70 eta 80. hamarkadetan Hego Amerikan antolatzen ari ziren mugimendu iraultzaileen baitan kokatzen da FMLNren sorrera. El Salbadorreko langile eta nekazari klaseen interesen alde, gobernu iraultzaile ezkertzale bat lortzea zuen helburu. Horrela 1981.urtean FMLN armetan altxatu zen Estatu Batuen laguntzaz jauntxoen pribilegioak babesteko zegoen gobernu eskuindarraren kontra.
1981ko altxamneduak ez zuen gobernua aldatzea lortu, horrela FMLN mendietan klandestinitatera pasatu zen. Gerrilla antolatu zuen nekazari inguruetan eta ekintza taldeak hirietan, El Salbadorreko gerra hasi zen eta 1989 arte iraun zuen. FMLNk indar handia zuen gizartean, nazioartean ezaguna zen eta ondorioz 1989an bake negoziazioak hasi ziren gobernu eskuindarra eta FMLN artean. 1992an bake akordioak sinatu ziren eta FMLN alderdi politiko bihurtu zen. Prozesu honetan Euskal Herriko askapen prozesuan kanpotik etorritako hamaika lagun inplikatu diren moduan El Salbadorrera joandako euskaldunak ere aritu ziren borrokan hala nola Pakito Arriaran , FMLN barruan aritu zen iraultzaile arrasatearra.
1994ko hauteskundeetan FMLNk botoen %22a lortu zuen, 2003an jada bozken %35a egin zuen eta 2009an hauteskundeak irabazi ditu lehenbiziko aldiz El Salbadorren ezkerreko gobernua lortuz. Horrela El Salbador Hego Amerikako ezkerreko gobernuekin lerratzen da gaur egun, FMLNk segitzen du kalean lanean, gizarte aldaketan eta gobernutik aldaketa prozesua azkartu nahiean. Herritar sektoreetako kide izatea, justiziaren alde antolatu eta etengabeko aldaketan murgiltzea ez da bide erraza izan, FMLN-k ordea jakin du oihanetik gobernura iristen, ikusiko dugu fase berriak zer ekartzen duen El Salbadorrera. Baina dudarik gabe, akatsak akats eta oztopoak oztopo, herritar sektoreek segituko dute beti bezala bihar ere etengabeko aldaketan egiazko justiziazko mundu hobe baten aldeko ekin bidean. Zorionak FMLN! 30 urte askatasunaren bidean!
"cambia, todo cambia
cambia el sol en su carrera cuando la noche subsite
cambia la planta y se viste de verde la primavera
cambia de pelaje la fiera, y de cabello el anciano
y así como todo cambia, que yo cambie no es extraño
pero no cambia el amor por más lejos que me encuentre,
ni el recuerdo ni el dolor de mi pueblo y de mi gente
y lo que cambió ayer, tendra que cambiar mañana
así como cambio yo en estas tierras lejanas
cambia, todo cambia"
INFO+: FMLNren webgune ofiziala