Erresistentzian diraute Bagatzako auzokideek, urteak joan urteak etorri, haien auzoko jaiak mantentzeko eta egunen batean onartuak izateko erresistentzian. Erresistentzia luzeak ordea auzotarren arteko sarea indartu eta eraikuntzara igaro dira Bagatzako bizilagunak, debekuen gainetik, diru iturri ofizialik gabe baina, auzokideen inplikazio handiagoz gero eta zabalagoa den egitaraua osatzen ari dira urtero. Bagatzako jaiak auzotarrek egiten dituzte, ez dago horren dudarik, aurrera doaz eta horregatik dira hain eredugarri.
Urteak dira udaletxeak Bagatzako jaiak onartzen ez dituela. Ez ditu onartzen eta gainera ekitaldi guztiak debekatzen ditu. Ez dute diru iturri instituzionalik, ezin dute txosna, eszenatoki edo azpiegiturarik kalean montatu: Nola orduan jaiak antolatu? Ez da kontzertu handirik behar! Auzoko biztanle, kultur eragile eta merkatariak dira Bagatzarron altxorra, horri esker mantentzen baitituzte jaiak. Kontzertuak auzoko tabernen barrukaldean egiten dituzte, merkatariek erakusketak egiten dituzte haien eskaparateetan, auzoko Ibarra-kaldu dantza taldearekin dantza, kalean lagun bazkariak, Herrikoko jendea, inguruko musika taldeak... Baimenik ezean auzoan peatonala den inguru bakarrean, Beurko Berrian egiten dute Bagatzako herri lasterketa edo Bagatzako milia. Auzoak antolatzen ditu auzoarentzat. ZORIONAK BAGATZA! Gaur hasita ostegunerarte ahal baduzu merezi du hortik pasatzeak! Aurrera auzo biziak! Aurrera kultura herrikoi askea!
INFO+: BAGATZAKO JAIEN EGITARAUA