Pages

2010-10-21

BAGATZAKO JAIAK debeku guztien gainetik eutsi!














Debekuen gainetik egin, egin dituzte jaiak Bagatzako auzotarrek. Udaltzaingoa izan da jaietako kuadrila parte hartzaileena, hain parte hartzaile izan dira ekintza guztietara agertu direla! Hainbat ekintza geldiarazi dituzte eta beste hainbeste debekatu.

Bagatzako jaiek ez daukate egiteko udaletxearen baimenik. Aspalditik datorren kontua da hau. Duela 10 bat urte PNV kultura zinegotzia zela eta PSOEko alkatearekin, auzoetako jaiak debekatzea onartu zuten udaletxean. Bertoko biztanleek antolatzen dituzte jaiak, pularaltasuna oinarri, auzoko jendea, bertan bizi direnak, bertako elkarteek, merkatari eta tabernariek. Herritarre antolakuntza ordea, elkar harremana izatea ez dute gogoko agintariek, horrek beti herria indartzen baitu eta haien erabakien aurrean posizionatu. Herria ixilik nahi dute, elkar harremanik gabe, ahula, bakoitza berean ari dena, agintzen dutenak haien negoziotan, txantxullotan lasai aritzeko, inoren kritikarik gabe.

Horrela desagertu dira Barakaldon hainbat auzo eta auzotako jaiak eta soilik periferiakoek eutsi diete bereari: SanBizente, Lutxana eta Errekaortu. Bagatzan ere jaiak desagertu ziren, gazte talde berri bat heldu da ordea eta azken urteotan berriz jaiak antolatzen hasi da. Auzoko elkarte eta bizilagunekin harremanean. Ez dute jaiak egiteko udaletxearen baimenik izan inoiz, beraz ezin dute txosnarik, barrakarik, eszenatokirik muntatu. Ez dute udaletxearen diru laguntzarik, eta horrela merkatari eta tabernarien sutengu ekonomikoz ordaintzen dira jaiak. 100 merkatari baino gehiago dira laguntzaile. Kontzertuak tabernetan egiten dira, tabernen laguntzaz. Kalean haurrentzako ekimenak, ekimen gastronomiko edo kulturalak... eta urtez urte jendearen partehartzea handituz programa gero eta aberasgarriagoa egitea lortzen ari dira.

Horregatik gogortu du udalak bere jarrera. Munipak bidali ditu ekimen guztiak gelditzera, Aritu dira tabernariak mehatxatuz kontzertuak bertan bertan uzteko, herrikolorekoak kalean egiten ari ziren irrati saioa geldiarazi zuten, jai batzordekoak identifikatu, guztia boterearen indarrez: "aquĆ­ no se negocia nada" "si teneis cojones no pageis los impuestos" "el jefe soy yo y se hace lo que yo digo" "voy a ir a que apagen la parrila y como me toque alguien os vais a enterar" halakoak entzun ziren udaltzain buruaren ahotan.

Bagatzako jai batzordeko kideak identifikatu zituzten, auzokideak ordea ez ziren geldi geratu eta asko izan ziren haiekin batera karneta eman eta autoinkulpatu zirenak. Helduko da epaiketa eta isuna agian ere bai, baina bide onean dira Bagatzako auzokideak, haien artean harremanak sendotzen, trinkotzen, ehuntzen ari diren artean auzoa indartzen ari baitira eta auzo bizi baten borndatea zailago edo errezago geldiezina da, udalaren inposaketa guztien gainetik. Eredugarria. AURRERA BAGATZAko AUZOA!