Berriz ere euskal gazteak zulo beltzera daramatzate espainiar polizia indarrek. 15 gazte atxilotu ditu gaur gauean Espainiako poliziak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Atea bota edo kolpeka irekiz, jarduera politikoa, soziala duten gazteak gau ilunean esnatu eta indarrez eramaten dituzte herritik kanpo. 5 eguneko inkomunikazioaren tunelera lehenbizi, Madrilgo auzitegietara gero, kartzelara azkenik. Berriz ere NO TIME FOR LOVE Euskal Herrian.
Txarto ohitu gaituzte Euskal Herrian: Tamalez irratia piztu eta atxiloketa berriekin esnatzea normala da gurean, aste bat bai , bestea ere bai. Eta urteak joan eta urteak etorri, sarekada berriak, jende berria, gauean etxeetan sartu, inkomunikatu eta madrilera bidea; kartzelak gizentzen. Belaunaldiz belaunaldi, noiz arte? No time for love Euskal Herrian.
Zurrunbilo batean bizi gara egunerokoa azkar pasatzen dela, azkar denbora, egunak, hilabeteak, urteak. Zirkulu bat bezala, atxiloketak, ekimenak, deklarazioak, protestak, adarrikapenak eta berriz atxiloketa berriak. Espainiar estatuak bere ezintasuna indarrez estali nahi du. Herriaren askatasunaren alde baliabiderik gabe, soilik bere borondatez, indar eta burutazioaz, herriz herri lanean dabilen jendearen aurka eginez. Baina bere arma, polizia eta ejerzitotan indartsua bada ere ahul da erabat argudiotan. Espainiak Euskal Herriari eskaini diezaiokeen bakarra errepresioa bada ahultasunean amilduta dago. Euskal Herriak bizi nahi du XXI.mendean. Euskara mantendu, kultura garatu, herri moduan lurralde banaketa gainditu, lan esparru propioa eduki, euskal unibertsitatea, kirol selekzioak... Zer du espainiak eskaintzeko? MAkila besterik ez. Ekonomikoki zisko eginda, solbentziarik gabe euskal enpresak ere hasiak dira lotura ekonomikoak txikitu eta kanpora begira eta Espainiak zer du eskaintzeko? ezer ez.
Etorriko dira kolpeak, gogorragoak agian, horrela izan da munduko askapen prozesu guztietan. Min handia egiteko gaitasuna daukate esatatu zapaltzaileek, prozesua geldiaraztekoa ere bai. guk ordea gureari, ez dugu hurrengo belaunaldiek kartzela, errepresioa, gaueko esnatze bortitzak ezagutzerik nahi. Euskal Herri askea, anitza, guztiona, horren alde gabiltz lanean. Bobby Sands-ek behin esan zuen moduan: "Gure mendekua gure haurren irriak izango dira "
Animo atxilotuta espainiako polizien eskuetan dauden gazte guzti horiei, euren lagun eta senideei! Adi protesta deialdiei! eta gu aldiz etengabe, inurri bezala baina gelditu gabe geureari! herri eraikuntza eta herri lana! Aurrera bolie!
Txarto ohitu gaituzte Euskal Herrian: Tamalez irratia piztu eta atxiloketa berriekin esnatzea normala da gurean, aste bat bai , bestea ere bai. Eta urteak joan eta urteak etorri, sarekada berriak, jende berria, gauean etxeetan sartu, inkomunikatu eta madrilera bidea; kartzelak gizentzen. Belaunaldiz belaunaldi, noiz arte? No time for love Euskal Herrian.
Etorriko dira kolpeak, gogorragoak agian, horrela izan da munduko askapen prozesu guztietan. Min handia egiteko gaitasuna daukate esatatu zapaltzaileek, prozesua geldiaraztekoa ere bai. guk ordea gureari, ez dugu hurrengo belaunaldiek kartzela, errepresioa, gaueko esnatze bortitzak ezagutzerik nahi. Euskal Herri askea, anitza, guztiona, horren alde gabiltz lanean. Bobby Sands-ek behin esan zuen moduan: "Gure mendekua gure haurren irriak izango dira "
"Our revenge will be the laughter of our children in a free ireland" Bobby Sands
Animo atxilotuta espainiako polizien eskuetan dauden gazte guzti horiei, euren lagun eta senideei! Adi protesta deialdiei! eta gu aldiz etengabe, inurri bezala baina gelditu gabe geureari! herri eraikuntza eta herri lana! Aurrera bolie!
MANIFESTAZIOA
gaur 20:00etan
Sestaoko kasko plazatik
gaur 20:00etan
Sestaoko kasko plazatik