Pages

2010-09-29

ESKUBIDE GUZTIAK GUZTIONTZAT: larunbatean Bilbora.


Etengabeko aldaketan, gelditu gabeko mugimenduan bizi da Euskal Herria. Aldatzen da jendea, gizartea, munduko baldintzak, kalea, hiriak, pentsamoldeak eta horren arabera, egoera berriei moldatuz mantentzen jakin duelako iraun du Euskal Herriak bizirik. Estatuen homogeneizazio eta asimilazio prozesuaren aurrean moldatzen jakin duelako eta ororen gainetik belaunaldi bat bestearen atzetik herriaren alde lotu delako. Historian modu ezberdinez erantzun diegu Espainiar eta Frantses estatuen zapalkuntzari. Matxinada herritar (Intifada) moduan karlistadetan, faxismoaren aurka 36ko gerran, ETArekin frankismoan eta ondorengo demokrazia faltsuan... eta paraleloki alternatibak eraiki ditugu, irakaskuntza euskaldundu, gau eskolak sortu, kultur ondarearen alde ekin, euskarazko hedabideak sortu eta zabaldu...

XXI.mendean sartzearekin batera ere badatoz aldaketak Euskal Herrira, Ezker abertzalearen Zutik Euskal Herria prozesuak molde aldaketa ekarri du Euskal Herrira. Gernikan joan den asteburuan Aralar, EA, AB, Alternatiba eta Ezker Abertzaleak plazaratutako BAKE BIDEAN adierazpenak edo ETAren su etenak zein GARAn eginiko elkarrizketak aldaketari ateak irekiak uzten dizkiote. Ezkerreko sektore abertzaleak biltzen ari dira, bloke edo bilgune bat sortzen, bide bat elkarrekin egiten. Estatuak ordea beldur itzela dio egiazko egoera demokratiko bati. Nola galerazi erabakitzeko eskubidea Euskal Herriari gehiengoak hori eskatzen badu? Eskozian datorren urtean dira egitekoak autodeterminazio erreferenduma, Groenlandian iaz onartu zuten, Kosovok bere independentzia eskuratu du. Esapiniak ez du inolaz ere hori onartu nahi Euskal HErrian. Horregatik nahigo du nola edo hala garatzen ari den prozesua hautsi eta beste urte luzez borroka armatu parametroetan segitu. Beste urte luzez sufrimendua, hildakoak, atxilotuak, bizkarzainak...

Horregatik ari da estatu espainola etengabeko probokazioan. Duela 2 aste EKINekoak izateaz akusatuta 9 gazte atxilotu eta kartzelatuz, orain ASKAPENAren kontra ekinez. Manifak debekatuz. Espainol estautak ez du konponbiderik nahi, herriak soilik du konponbidea bultzatzeko ahalmena. Horregatik giza uholdea osatu behar dugu larunbatean Bilbon. Bilboko kaleak gainezka jarri behar ditugu. Manifestatzeko eskubidea, hauteskundeetan edozein aukera egoteko eskubidea, eskubide guztiak guztientzat. Datorren larunbatean manifestazioa Bilbon.

Manifestazioa
DEBEKURIK EZ! ADIERAZPEN ASKATASUNA!
Urriak 2, larunbata
17:00etan La Casillatik (Bilbo)