Eutsi genion! Euria egin zuen pasa den larunbatean goi ta behe. Giroa mantendu zen, 121krew euripean jotzen, maskarradarekin euripean dantzan, baina itzela izan zen. Gazte, heldu, guraso, haur oldea jende uholde bihurtu zen! Trapagaran euskalduna, herrikoia, beste harreman mota batzuekin, jende ezberdinaren artean. Euria egin zuen baina giro ederrean, giro bikainean baina ororen gainetik, giro oso berezian esan genezake pasatu genuela gazteguna. Balorazio azkar bat eginez esan dezakegu:
1-Ekintza guztiei eutsi geniela, oztopo guztien gainetik, euri, haize eta lokatz artean baina guztia egin zen eta ez da gutxi! lanean ari gienen gazte taldeak ederto erantzun zuen.
2-Eguraldi txarraren gainetik jende asko bildu ginen (240 lagun geunden bazkarian!). Gazteguna finkatzen ari da egutegian. Jendeak ondo pasatzen du eta nahi du! sentitu, bizi! Ari gara lortzen!
3-Gazteez gain guraso eta haurrek presentzia izan zuten eguenean zehar, adin ezberdineko jendea, harreman ezberdinak, eguneko jaia, harreman sozialak...
Amaitzeko salatu beharrekoa da iaz bezala aurten ere Trapagarango jaietan txosnak jartzen diren aparkaleku asfaltatua eskatu genuela guk gaueko kontzertuak egiteko. Udalak iaz bezala bertan egitea debekatu zigun eta Barrankora bidali zituen kontzertuak, euria egin zuen eta horregatik lokatz artean ibili behar izan ginen eta esan bezala eutsi, busti baina eutsi genion eta ez da gutxi!Eskerrik asko etorri zineten guztioi eta lanean laguntzen, muntaketa edo instalkuntzetan ibili zinetenoi!! Hau herriak egiten du elkartzen garelako, antolatzen garelako!
Dena den balorazio sakonagoak egiteko garaia da orain, hobekuntzak pentsatzeko, ideia berriak aipatzeko, arazoak salatzeko, talde barruko deskoordinazioak, urduritasunak ateratzeko... ETORRI!

IGANDEAN 19:00etan GAZTETXEAN
BALORAZIO BILERA
BALORAZIO BILERA