1975eko irailak 27. Badira 35 urte TXIKI eta OTAEGI erregimen frankistak fusilatu zituela. Ordutik hona hildakoak asko izan dira, gehiago espetxaratuak, pilaka iheslariak... Milaka eta milaka gizon emakume euskal herriaren alde, askatasunaren alde, justiziaren alde, inplikatu eta haien herrietan lanean segitzen dutenak. Esan genezake azken 200 urteetan (karlistadetatik) ez dela estatuen errepresioa jasan ez duen belaunaldi bakar bat ere egon gure herrian. Belaunaldiz belaunaldi katea ez da eteten, arazo guztien gainetik, baliabiderik gabe, 3 administrazaiotan banaturik, ukaturik, zapaldurik, hala ere herriak segitzen du bizirik. Gazte berriak lotzen baikara askapen prozesuari, heltzen baitiogu Euskal Herriari.