Pages

2010-08-04

TXOSNEK EGITARAU ZABALA AURKEZTU DUTE GASTEIZEN

Zeledon jaistearekin batera, gaur hasiko dira jaiak Gasteizen. Iruñea eta Baionakoen ondoren Arabako hiriburuaren txanda heldu da. Oztopoak oztopo, eta Gasteizko udaletxeak blusa eta txosna kolektiboen aurka inputazioak ezarri dituen arren, egitarau sendoa aurkeztu dute Gasteizko txosnek. AUDIENCE, BETAGARRI, SKASTI,edo DJ ezebrdinez gozatzeko aukera izango da, beste gauzen artean. Gasteizen ENTXOSNATU!

INFO+: Ekaitz Lotina (Gasteizko txosna batzordeko bozeramalea)



Jai herrikoiak berezkoak ditugu Euskal HErrian. Erdi Aroan Santiago bidea egiten zuten kronistek gure lurretik gaindi igarotzean ere hori nabarmentzen zuten, Pirinioen bi hegaletan kantu eta dantza egiten duen herria. Akelarreak, mendiko erromeriak, inauteriak, musika, dantza eta kultura herrikoia izan dira gure jai ereduaren oinarrian. Denboraren luzean urbanizazio prozesuarekin batera gizarteko baldintzak aldatu diren arren Euskal jendarteak gogor eutsi die bere oinarriei: Herrikoitasuna eta partehartzea. Mendeetan zehar ordea eredu herrrikoia aldatu eta kontrolatzeko saiakerak ez dira txikiak izan. Elizaren debekuak, frankismoaren kontrola jasan ditugu. Azken hamarkadan ordea jaien profesionalizazioa, merkantilizazioa ezagutzne ari gara. Ezaugarri herrikoiak baztertu eta ikusle bihurtu nahi gaituzte. Horregatik ekin diote Gasteizeko udaletik, Iruñean peñekin bezala, blusen aurkako neurriak hartzeari, herritarren bilguneak ahuldu eta erabaki guztiak politiko eta profesionalen artean hartzeko. Gure herrietako jaiak jai prefabrikatu bihurtzeko. Adi!