Hizkuntza galdu zen lehenengo. Toki izen zaharrak joan ziren eta berriak heldu. Lurgorriaga > La Gorriga bihurtu zen, Larreineta > La Reineta eta Larrondo>El Barranco . Horrela poliki-poliki nortasuna lausotzen... Erandio edo Larrabetzu aldetik etorritakoak bihurtu ziren gurean "vasco" eta Bilbotik aurrerako lurrak "el vascuence". Baserritik meatokira joan ziren aurrena, meatokitik Altos Hornos handietara, beranduago labeak eraitsi eta zentro komertzialez ingurua erein eta amaitzeko burdinezko barrenadoreak jarri zituzten gure herrietako plazetan... eta horrela poliki poliki higatuz, desgastatuz, ahulduz, asimilatuz gure herriaren eguna zein den ahaztuarazi arte!
Baina zein da gure jaien historia?
Abuztuak 6, SALBATORE eguna, izan da gure herrian egun handia jatorriz. Hala ezagutu dute gure gurasoek, eta hala aldarrikatzen segitzen dute gure herriko adineko elkarteek. Aste bateko jaiak izaten ziren 7 egun, abuztuaren 6aren inguruan igandetik igandera. Famatuak ziren gure herriko jaiak eskualdean, zinema kalean, antzeria, txiste kontalariak, tronpa txapelketa, haur jokoak, berbena, zaharrentzako txitxarrilloa eta txirrindulari proba profesionala izaten ziren.
Frankismopean jaiotako gazte berriek indarrez hartu zioten erreleboa gerra galdu zuen belaunaldiari. Gazteri berriari esker Euskal Herriak arnas berri bat zekarren, mugimendu horren baitan Trapagaranen INDARRA dantza taldea sortu zen. Euskal ikur guztiak debekatuak zeuden garaietan euskal dantzak askatasuna nahiaren ikurra ziren, alardeak manifestazioak bezalakoak. Horrela herrian abuztuaren 31an Ramon DuraƱona fundazioak egiten zuen meza eta jaitxo baten aitzakipean INDARRA dantza taldea alarde bat antolatzen hasi zen.
Frankismoaren ondoren jaien data aldatu zen, herritar gehienak, kanpoan omen zeudelako eta jaiak abuztuaren 31ra pasatu ziren, gaur ezagutzen ditugun datetara.
Etorkizunean zer?
Eta orain da eguna gure herriko egun handia beheko errekarakoan alferrik galduta duguna, hizkuntza galdu genuen bezala, bertoko inauteria ("las carrascoliendas") desagertu zen bezala, gure auzoetako jaiak desagertzekotan diren bezala.... Kontua da ordea herritarrok sozialki garatzeko tresna naturalak eskutik kendu dizkigutela. Gaur egunean daukagunak, Rioko inauteria, eskaintzen dizkiguten jai komertzial eta plastifikatuak, kontsumoak eta indibidualismoak digu uzten herri izaten. Horregatik inoiz baino beharrezkoago dugu gure iragan berria XXI.mendeko ikuspegiarekin berrosatzea, harremanetarako azpiegitura, bilgune eta ohitura berriak sortzea, auzotarren arteko harreman sareak berrosatzeko eta indartzeko. Bestela etorkizuna ilun datorkigu, Max Ocioren olatuan desagertzera kondenatuak gaude. Mohikano eta libre bizi edo asimilaturik, gure iragana saldurik, etorkizuneko moda komertzialen menpe. Hik zer dinonk?