Trapagaranen bezala, Donostian ere Udalak herritarrei kasurik egin gabe osatzen du jai egitaraua. Han ere Udalaren egitarauak ez dio partehartzeari biderik ematen.
Jai herrikoi eta partehartzaileen beharrari erantzunez, 2002an Donostiako Gazte Asanbladek eta Alde Zaharreko zenbait tabernek bat eginik Donostiako Piratak kolektiboa sortu zuten eta 2003ko jaietan jai egitarau alternatibo, herrikoi, partehartzaile, parekide eta irekia egiteari ekin zioten. Handik sortu zen Piraten Aste Nagusia.

Abuztuaren 14tik 22ra luzatuko da Piraten Aste Nagusia. Egitarau zabala osatu dute piratek, zaharrak, atsoak, helduak, gazteak eta haurrak bilduko diren guneak; jolasak, herri bazkariak, bertsolariak, tailerrak, koadrilen jaitsiera, afariak, jinkanak, lehiaketak... eta nola ez!! aurten ere Donostiako Piratek Kontxako hondartza abordatuko dute!! Abordaia jai partehartzaileen aldeko ikur bihurtu da Donostian. Iaz 3.000 pertsona inguruk parte hartu zuen eta aurten muga hori gainditzeko aurreikuspena dute antolatzaileek.
KONTZERTUAK ere antolatu dituzte piratek eta aurtengo nobedadea BEBE da. BEBEk Donostiako Udalak egitarau ofizialean parte hartzeko egin dion eskaintza ekonomiko hobeari uko egin dio eta Piraten egitarauan izango dugu datorren larunbatean (A14) SORKUN eta ZE ESATEKekin. Horretaz gain, egunero egongo da musika eskaintza zabala Alde Zaharreko Trinitate plazan.
INFO+ http://www.izanpirata.info