Pages

2010-08-18

Francesco Cossiga hil da: Elkarrizketaren defendatzailea


Euskal gatazka konpontzeko, elkarrizketaren alde egin zuen behin eta berriz. Beldurrik gabe bere iritzia «zorrotz» adierazten zuen politikaria zen, harekin edo haren aurka aritu diren politikari askoren erranetan. ETAren indarkeria gaitzesten zuen, baina argi zeukan bide polizialek eta judizialek ez zutela euskal gatazka konponduko.

1950eko hamarkadan eman zituen lehen pausoak politikan, Alderdi Kristau-Demokrataren eskutik. 1966an, Italiako Defentsa idazkariorde izendatu zuten. Eta geroztik hainbat goi kargu bete zituen: Barne ministro (1976-1978), gobernuburu (1979-1980) eta Senatuko presidente (1983) izan zen. Errepublikako presidente aukeratu zuten ondoren (1985-1992). Azkenik, bizi osorako senatari kargua lortu zuen. Euskal alderdiekin harreman handia izan zuen, batez ere azken bi hamarkada hauetan.Bereziki Lizarra-Garazi akordiotik aurrera.

Alderdien Legean oinarriturik. Horren aurka altxatu zen Cossiga, adieraziz legea askatasunaren eta eskubideen kontra zihoala. Are gehiago, politikoki okerra zela zioen. Batasuna legez kanpo uztearen kontra agertu ziren nazioarteko lehen 70 eragileren artean izan zen.

Euskal Herriarekiko harremanak EAJrekin abiatu bazituen ere, urteak joan ahal ezker abertzalearekin biltzen ere hasi zen.

2006ko bake prozesuaren nazioarteko sustatzaile nagusietariko bat izan zen, izen handiko beste bost politikarirekin batera. 2007an Otegi eta Alvarez karzelan bisitatzeko baimena eskatu zuen, baina ez zioten erantzunik eman ere.

Cossiga ez zen independentista, baina argi zeukan Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea zeukala, berezko hizkuntza, kultura eta izaera dauzkalako. Dudarik gabe Euskal Herriak lagun handi bat galdu du. Eskerrik asko Cossiga! eta betirako agur! ASKATASUN EGUNERA ARTE!