Hagako (El Haya) auzitegi nagusiak Kosovoren independentzia onartu du joan den astean. Kosovoko biztanleen %90 independentziaren bultzatzen zuen. Kosovo ez da ordea Jugoslaviaren barneko errepublika historikoa izan, horregatik ez zegoen Kosovoko estatua sortzeko legezko heldulekurik. Euskal Herria edo Kataluniaren kasurako bide bat egiten du Kosovok, errepublika izan gabeko lurraldeei independentziarako bidea irekitzen baitie, herritarren borondatea hori bada.Nazio Batuetako (NBE) epai organo gorenak herritarren borondatea jarri du estatu zapaltzaileen legeen gainetik. Espainiak berriz berean jarraitzen du eta ez du Kosovoren independentzia onartzen, ez du Kosovo herri libre bezala errekonozitzen, ez du herritarren nahia onartzen. Etxera begira ari da Espainia, euskaldun eta Katalanen iritziaren beldur, arrazoirik ezean armada du independentzia ukatzeko tresna bakarra. ZORIONAK KOSOVO!