Pages

2010-07-27

GAZTE EGUNA 26.aldiz larunbatean Larrabetzun


Euskal Herriko Gazte Egun zaharrena da Larrabetzukoa. Orain 26 urte hasi ziren antolatzen HORI BAI gazte asanbladatik. 45 urte betetzen ditu larrabetzuko HORI BAIk. 1965eko uztailaren 31ean sortu zen, alternatibak sortu eta jendartea eraldatzeko asmoarekin. Gaur egun arazoak arazo, oztopoak oztopo hortan dirau. Kultur erreferente paregabea da Hori Bai, gazteon ideiak, bizipenak, alternatibak haien erara garatzeko tresna. Jakin dute belaunaldi berriei leku egiten, prozesu hontara lotzen. ZORIONAK HORIBAI! ZORIONAK LARRABETZU!