
Ez dugu babes sozialeko plangintzarik, ez dugu gazte plangintzarik, ez dago politikarik gazteak gure herrian instalatu daitezen, ez dago kultur programaziorik, ez dago kultur etxerik, ezta kultur salarik... Honez gain krisiak gogor jo du gurean, 850 langabetu daude herrian, egongo dira etxebizitzaren hipoteka ordaintzeko arazoak izango dituztenak, egoera larrian dauden familiak... baina ez! Ez du beste arazorik Pilarrek, herritarren segurtasuna baino. Zertara dator orain hau?
Inbertsio gutxiago pistoletan, gehigo herrigintzan eta gehiago gizarte zerbitzuetan!
INFO+: http://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20100526/vizcaya/trapagaran-suma-sestao-reclama-20100526.html