Pages

2010-05-31

SAN GABRIELGO JAIAK 2010- Egitaraua

Auzoak eta auzogintza.Langile auzoa da San Gabriel. General eléctrica eta Babckok Wilcox-eklo langileek eraiki zuten auzoa. Trenbidearen beste aldea.

60-70-80.hamarkadetan dinamismo bizia izan zuen auzoak, azken hamarkadetako tendentzia indibidualista eta komertzialen ondorioz ordea, auzoaren bizitasuna ahuldu da. Udaletxearen utzikeriak eta babes faltak ere ez ditu batere lagundu auzoetako jaiak eta ia hiltzeko zorian egon dira San Gabrielgo jaiak.

Azken urteotan ordea, herriko lonjetako gazteon bultzadaz, gaztetxe eta dantza taldearekin jai eredu berri bat sortu dugu eta funtzionatzen ari dela dirudi. Herrikoitasuna, euskalduntasuna eta partehartzea oinarri harturik, alternatiba txiki baina berri bat sortzen ari gara. San Gabriel asko aldatu da: ez da Bilboko Gran Via baina ez da lehengo langile auzoa ere ez. Jende berria bizi da orain San Gabrielen, bikote berriak. Plaza haurrez beteta egoten da arratsaldero eta horrek aukera berriak irekitzen ditu. Horregatik jai batzordetik indar berezi bat egin nahi dugu, auzokide berriek elkar ezagutu, partehartu, ideiak eman, kalea hartu eta elkarrekin gozatu dezagun. Murgildu zure auzoan, bizi zure auzoan!
AUZOAK BIZIRIK! KULTURA HERRIKOIA! Partehartu eta gozatu!

INFO+: Jaietako programa
INFO+: Jaietako esku
orria

LLUITAR, CREAR, CONSTRUIR PODER POPULAR!
- Viure- Obrint Pas