Pages

2010-04-28

Zer da gaztetxe bat? (Garazi eta amikuzeko gaztetxei erreportaia)



Gaztetxe bat zer den galdetu eta iritzi ezberdinen artean leku ilun, ghetto, zikin eta itxi direla aipatuko dute batzuek. Aurreiritziak. Euskal Herrian punk eta abertzale mugimenduaren indarraz sortu ziren 80.hamarkadan. Ordutik asko eraldatu dira, batzuk desagertu eta berriak sortu etengabe garai berrietara egokituz.

Oso desberdinak dira gaztetxeak haien artean. Dinamikak oso desberdinak izan daitezeke baina ororen gainetik leku askeak dira, kultura herrikoiaren babeslekua, edozein gazteri irekiak eta administrazioen kontrol eta mugetatik askatuak. Non bilduko ginateke bestela lonja guztiak bilerak egiteko? Zenbat baimen eskatu behar hitzaldi, kontzertu, afari... edozein gauza antolatzeko?

Guretzat unibertsitatea, herriari buruz gogoetatzeko, gure herria hobeto ezagutzeko eta bertan beti gehiago murgiltzeko. Proiektu berriak abiatzeko, eztabaidatzeko, kultur ekintzak antolatzeko... Antzekoa Garazi eta Amikuzeko (BAxeNAfarroa) gaztetxeen dinamika, haien bereizgarriekin baina beti herriari gehiago lotu nahi, bizi berri bat eman nahi. Hemen duzue haiei buruz KANALDUDEk (BaxeNafarroako herri telebistak) eginiko dokumentala: