Pages

2010-04-23

LONJAK ELKARTUZ ASKO DUGU HERRIARI EMATEKO: Trapagaran tropikala!


Aurten, jada 3.aldiz LONJERO EGUNA (ekainak 5) egingo dugu! Atzo egin zen lonjen eguna antolatzeko bilera, egitaraua finkatu zen: Futbito, parrillada, sokatira, lonja poteoa, berbena eta DJ Ruper!

Lonjen bilgunea urtetik urtera indartzen ari da, lonja ezberdientako ordezakariak biltzen gara mahaiaren inguruan eta honek aukera berriak irekitzen ditu herrian. Aukera berriak eta ideia berriak, haien artean: auzoetako jaietan (zaballa-SanGabriel) eta herriko jaietan lonjetako gazteak bilduko dituen ekintza bat egitea eta kuadrillaka puntuatzea, auzoetako jaiak eta partehartzea bultzatzeko. TRAPAGARANGO JAI HERRIKOIEN LIGA! Bidea ordea poliki poliki egiten da eta ideia honetan esperimentatzeko Poker txapelketa antolatuko da Zaballako jaietarako (bi modalitate "PARDILLO" eta "PRO"). Izena eman zure lonjako zerrendan edo bidali mezua basetxegaztetxea@gmail.com helbidean.

Gazte ezberdinak eseri gara mahai baten bueltan, gazte ezberdinak gaude kalean, festan, jaian. Herrian gaude, gure txokoetan, gure lonjetan, ordea gaztei buruz ez da ezer esaten, ez da ezer antolatzen, baina baditugu mila arazo! Zure kuadrillan zenbat gazte joan dira Trapagarandik kanpo bizitzera herrian etxerik topatu ez dutelako? Zergatik ez dago kultur ekintzarik? Polikiroldegiko prezioa zergatik da hain garestia?... Horregatik erabaki da lonjetan gai hau eztabaidatzea: Gazteok zer behar dugu gure herrian? Herriko gazteon arazoekin zerrenda bat egingo dugu eta lonjero egunean publikatu. LONJERO EGUNA egiteko elkartu gara, festa egiteko bildu gara, baina ez gara gure lonjetan aislatuak bizi. Gu gara etorkizuneko Trapagarandarrak eta arazo guztien gainetik gure HERRIAN BIZI nahi dugu! TRAPAGARAN TROPIKALA... EGINGO DUGU!