
Urtero bezala hemen daude zaballako jaiak. Maiatzaren 1 eta 2an. Bitartean beste aste at gehiagoz udaletxeak herriko jai batzordea deitu gabe jarraitzen du. Pentsatzen hasiak gara programa guztia lotu eta ondoren deituko duela jai batzordea, beraien programari
"
visto bueno" emateko. BErriz ere aurrez aurre bi jai modelo: batetik ZABALLAKO JAIAK auzoko herritarrek antolaturik eta bestetik udaletxeko jai batzordea itxia, mugatua beti udaletxeko politikoen aginduetara. Hemen duzue zaballako jaien egitaraua:
MAIATZAK 1
10:00 Kalejira. Udal txistulari bandarekin.
10:30 umeen tailerrak
11:30 tortila txapelketa
12:00 Meza
13:00 Pintura txapelketaren sari banaketa
14:00 Tortila txapelketaren sari banaketa
17:15 Euskal dantzak
18:30 Harrizulatzaileak
19:15 Txorizada
19:45 Koral kontzertua elizan
22:30 ZABALLA ROCK
MAIATZAK 2
10:00 Kalejira. Udal txistulari bandarekin.
11:30 Barraskilo proba
12:15 Txorizada
13:00 Club Zaballako bazkide batzarra
14:00 Auzoko bazkaria