Badator apirileko azken igandea eta berarekin Nafarroaren Eguna Baigorrin. Euskal Herriko milaka abertzalerentzat urteroko zita barkaezina. Bazter guztietatik, mugalde guztietatik heldurik egun horretan gure euskatasuna sentitzen dugu, bizi dugu, banatzen gaituzten mugak eta euskaldun bizitzeko gure herritan dauzkagun harresiak errausten ditugu. Leku ezberdinetako jendea elkartu, harremanak egin, kantatu, dantza, irri, afera eta hamaika istorio.
Baxe Nafarroa izan zen askatasuna galdu zuen azken euskal lurraldea. Euskal Herria bezala Espainia eta Frantziako estatuek ezarritako banaketa bere larruan sufritzen du Nafarroak. Alde batean Baxe Nafarroa, bestean Nafarroa garaia. Nafarroa baita Euskal Herriaren bihotz eta arima: Hala idatzi zuen Telesforo Monzonek bere "jarron roto" (1980-7-24) artikuluan:
"Nafarroa es Nafarroa. Nafarroa comienza en las playas del Cantábrico, que es el mar de Nafarroa. Nuestra lengua es la "Lingua Navarrorum". El Arrano Beltza da sombra a todos los vascos de la tierra. Iruñea es la capital histórica de Euskal Herria entera."
Horregatik Nafarroaren Egunean gure nafartasuna aldarrikatzen dugu. Oroitzen gara euskaldun guztiok nafar ginenekoaz. Aske ginekoaz. Han euskarak inolako errekonozimenturik ez duen lurraldean, basque hitza folkloreari loturik den eremuan. Horrela egun batez bederen herri moduan begiratzen diogu XXI.mendeko munduari, euskaldun moduan: Muga inposatuak birrinduz, elkarrekin, harremanak eginez. Igandean Baigorri!