Ez da berria Trapagarango surfzale eta hondartzazaleen ahotik entzun duguna. La Arena hondartzatik gertu, itsasoan, draga egiteko lizentzia eman dutela. Horrela bi itsasontzi arituko dira azpiko lurra eta area ateratzen eta superporturako betetze lanak egiten. Jarduera honek azpiko lurrekin itsaso nahasi eta zikintzeaz gain, olatu eta korronteen aldaketak eragiten ditu.
Historikoki gure inguruan izan dugun industria eta meatzaritzagatik zigortu du gure eskualdea. Lurrak nonnahi izan dira mugituak, industriak edonon eraikiak, herriak planifikazio urbanistiko gabe eginak, ez dugu inguru natural askorik. Inguru kutsatua da gurea. Hemengo aberastasunak jauntxoek eramaten dituzte, ingurua erabat degradatu diguten bitartean. Eta espoliazio prozesu honek oraindik aurrera darrai. Gure eskualdean, dirudienez, guztia dago salgai. Denak du prezioa. Coke planta ari dira eraikitzen, portutik irtengo den goi tentsioko linea, gaseodukto berria, eta orain hondartza. Meatzaldeko heritarrek geure inguruaz eta paisaiaz gozatu nahi dugu, gero eta espazio gutxiago ordea ari zaizkigu uzten. Dena den beti utziko digute Arboleda, golfean jolastu nahi duenarentzat... edo ez?
KONTZENTRAZIOA
LA ARENA HONDARTZA BIZIRK. DRAGARIK EZ!
urtarrilak 16. 12:00etan
hondartzako parking-ean
LA ARENA HONDARTZA BIZIRK. DRAGARIK EZ!
urtarrilak 16. 12:00etan
hondartzako parking-ean