Pages

2010-01-05

Urte berria, aukera berriak?


Heldu da 2010, eta larunbateko presoen sustenguzko manifestazio erraldoiak beste giro bat utzi digu, usai berri bat, zapore berri bat. Komunikabideek saltzen digutenaren gainetik, larunbateko elkartasun uholdeak erakutsi zuen presoak ez ditugula ahazten, gatazka honentan sufrimenduaren lehen lerroan beste katebegia direnak, ez daudela bazterrean.

Estatuen zigorrak aldiz ez du etenik, ilegalizazioa, bazterketa, ukazioa, atxiloketak eta sarekadak. Urteak aurrera eta epaileak badoaz, ministroak badatoz. Espainiako presidenteak joan ziren eta beste batzuk heldu. Kateak ordea gero eta estuago, neurriak gero eta jasangaitzago. Eskubide murrizketa hauek gero eta gehiago deslegitimatzen dituzte estatuen tresneriak Mina egiteko gaitasun itzela dute ordea, ondo daki hori Ortuellako Patxiren familiak

45.000 urrats larunbatean, hats berri batean, etorkizunean askoz gehiago izango garen esperantzarekin. Izan ere, 2010a urte erabakiorra izan daitekela dirudi. Indar abertzaleen lerratzeak bide eraginkor berriak ireki baititzake gure herriaren demokratizazioan.

Eta Euskal Herrian bezala ere munduan saiakerak, Kurdistanen BDP alderdi berria sortu da DTP ilegalizatua ordezkatzeko, Zapatistek segitzen dute 16.urtez askatasun bidean, Hego Amerikako ALBAko herriak alternatiba berrien eraikuntzan. Amesteko eskubidea, ametsak ekinez eraikitzeko eskubidea, beste mundu berri baterantz. Hala bedi!