Pages

2010-01-18

Eskoziako egoerari buruzko analisia

Askapena lortzeko bidean diren herriek beti sortzen dute interesa Euskal Herrian. Munduan gertatzen diren prozesuek dudarik gabe, gurean eragiten dutelako, gureak ere munduan eragiten duen bezala. Horregatik dator hona Eskoziari buruzko informazioa, 2010ean egitekoak baitira bertan independentziari buruzko erreferenduma. Hemen Txente Rekondo nazioarteko analistaren azalpenak.
Eskoziako prozesu historikoa:


Eskoziako gaur egungo egoera eta etorkizuneko aukerak:

Atzoko komunikatuaz prentsa ofizialak idatzi dituen titularrak ikusita, zaila daukagu horrelakoak komunikabideetan entzutea. Iruñeako Eguzki irratiak interneten duen ataritik jaso dugu elkarrizketa. Komunikabideak informatzaile izatetik boterearen zerbitzuko propaganda direnean eskasak baitira aukerak. Horrelakoetan jabetzen gara zein garrantzizkoa den herri eta auzotarren eskuetan egongo diren medioak eraikitzea. Eskerrik asko Eguzki, Hala Bedi eta Tas Tas irratiak. Aurrera komunikabide libreak!