Pages

2009-12-21

TRUKE AZOKA egingo dugu herrian.


Gabonak, olentzero, opariak erosi, erosi eta erosi. HAinbeste opari egin eta hainbeste jaso. Gero, urteen poderioz erabiltzen ez ditugun zenbat gauza pilatzen zaizkigu etxean?
Krisi garaian gaude eta gu geu kontsumo eroaren hatzaparretan. Gure zoriontasuna kontsumitzen dugun gauzen kantitatearekin zuzenki lotzen irakatsi digute. Baina egia al da hori? Kontsumoa, lana, hipoteka, menpekotasuna... Gainera irabazietan oinarritutako sistema honek, ingurarekiko izugarrizko kalteak eragiten ditu eta Lur planetaren geroa bera arriskuan ezarri. Erokeria hontatik ateratzeko herriz herri antolatu eta alternatibak eraikitzea beharrezko dugu.

Hor kokatzen da HitzaKalean elkarteak eta gaztetxeak elkarrekin antolatu dugun ekimen berria. TRAPAGARANEN lehenbizkoz TRUKE AZOKA izango da. Atera kalera etxean erabiltzen ez duzun edozer gauza, utzi truke mahaian eta hartu zuk zeuk erabiliko duzun beste zerbait. Harropa, liburu, joku, material...

Abenduaren 24ean eta 26ean
11:30etik 14:00ra
Maiatzaren lehenengoa etorbidean
Caja Laboralen ondoan.

Eskuz esku alternatiba berriak eraiki!