Pages

2009-12-21

OLENTZEROk haurrentzako kultur eskaintza ekarriko du herrira.

Badator abenduaren 24a, badator Olentzero. Ohi bezala 17:00tako Funikularrean helduko da.

Honez gain, orain 30 urte Trapagaranen olentzero antolatzen hasi ziren guraso horien filosofiari jarraiki urrats bat aurreratu dugu: Ez dugu herrian kultur eskaintzarik, haurrentzat gutxi eta euskaraz ezer ez. Horregatik euskara eta euskal kulturari bultzada eman asmoz haurrentzako kultur eskaintza bat osatuko dugu gabonetan. Honez gain, olentzerori amaiera emateko dantzekin emango diogu, Danetarako danok-en dinamizazioaz, Erdizka lauetan taldearen musikaz, edonork dantza egiteko gisan. Kultura herrikoia kalera!

Guztioi dagokigu ekimen hau indartu eta sendotzea aurrera begira gabonetako kultur ekimen herrikoi, osatu eta euskaldun bat eraikitzeko. Beraz, anaia txikia, lehengusina, iloba baduzue animatu eta etorri! Guztiok batera eraikitzen baitugu TRAPAGARAN EUSKALDUN! TRAPAGARAN HERRIKOIA!

Abenduaren 23an
17:00tan Olaso Jauregian
ROSI EROSI txotxongiloak
(haur eta nagusientzat)

Abenduaren 24ean
11:30etan Olaso Jauregian
ERIZ MAGOA