Pages

2009-12-26

Turkian Espainian bezala.



Atzo Turkiako gobernuak DTPko (gizarte demokratikorako alderdia) 85 politikari atxilotu zituen. Udaletxeetako alkateak, bozeramale politikoak edo arduradunak dira denak. Duela 2 aste utzi zuen Turkiako gobernuak legez kanpo kurduen DTP alderdia, ondoren iritsi dira atxiloketak. Gogorra doa Turkiaren menpe dagoen Kurdistanen azken urtea. Kurdueraz argitaratzen den egunkari bakarra "Azadiya Welat" ere itxi baitu gobernuak.

PKK-k ordea bakerako proposamena aurkeztu du, Marmaro itsasoko uharte bateko kartzelan bakartuta dagoen Abdulah Ocallan buruzagiak eginiko errepide orriaren bidez. Gainera Irakeko mugatik Istanbulera 30 gerrillariz osatutako taldea bidali du, mintzakide gisa.

Kurdistan eta Euskal Herria. Turkia eta Espainia. Bi hauez gain Europan ez dago hainbesteko eskubide urratze pilatzen dituen lege estaturik. Beraz konponbideak hurrun ematen du, Turkiak ez baitu Kurdistanen barne arazo bat duela onartzen eta errepresioa besterik ez du eskaintzen. Bitartean Kurdistango herritarrak, haien hizkuntza debekaturik, onarpen ofizialik gabe, herri moduan antolatu ezinik, sufritzen, zai diraute. Kandil mendietan diren PKK-ko 10.000 gerrilariak ere zain... Justiziazko konponbide baten zain.

INFO: Argia aldizkariak DTPk irabazitako herri batean egindako diapo-erreportaia. AURRERA DTP!BIJI KURDISTAN! aske, batua, bere baliabideen jabe!