Pages

2009-11-13

Trapagaran bertso hoolligans BEC-era

Olinpiadak bezala 4 urtean behin Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatzen da Euskal Herrian eta aurten tokatzen da! Inoiz baino bertsolari gehiago! Bertsolari berriak, gazteak, jadanik ari dira kanporaketetan jokoan. Bizkaitarrak ere fuerte gabiltza! (Miren Amuriza, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Fredi eta Xabi, Etxahun…).

ABENDUAK 13, bertsolari jaia! Euskal Herriko 8 bertsolari onenak! 13000 ikusle! Ikuskizuna, kriston bertsoak, giro itzela! TRAPAGARANGO BERTSO HOOLLIGANS guztiak elkarrekin joango gara, euskaldun sentitzeko aukera! Txapelketa Nagusia euskal kulturaren jai nazionala! Apuntatu! Elkarrekin erosiko ditugu txartelak, internetez eta elkarrekin joan.

SARRERA: 26 euro
AZKEN EGUNA: Azaroaren 30a
IZENA EMAN: Gaztetxean dagoen zerrendan edo mezua bidaliz
basetxegaztetxea@gmail.com-era!