Pages

2009-11-09

Somaliako piraten egia.

Munduak baditu ikusteko milaka begi, entzuteko hamaika egi, bakoitzak berea. Alakrana, ez da besterik entzuten gurean. Izan ere, egia da bertako arrantzaleek bizi duten egoera latza dela.

Baina euskal atunontziek armadako soldaduak eraman behar dituzten edo ez gora-behera, ez da sakoneko eztabaidarik entzuten gai honen inguruan. Zer ari dira Europako arrainontziak Somaliako inguruko uretan bertako arrainak arrantzatzen? Bertako arraina ez al da bertakoen baliabidea eta beraz haiek kudeatu beharrekoa? Zergatik Somalian ez dago gobernurik? zergatik ez digute esaten Somaliako gas eta petrolioa Estatu Batuek edo Europako potentzien lagun diren jauntxoen kontrolpean dagoela? Hamaika begi... Somaliako egoera ikusteko beste era bat: