Bihar, 20 urte beteko dira Berlingo harresia eraitsi eta Sobietar Batasunaren gainbehera hasi zela. Ordutik alemaniaren elkartze prozesuak hasi eta aurrera darrai. Aldaketa arkitektoniko - sozial- ekonomiko izugarriak ekarri dituen prozesua. Zergatik? Nola izan zen guzti hau?
Berlingo harresia eraisketa 20 urte. (1)
Berlingo harresia eraisketa 20 urte (2)
II.mundu guda amaitu ondoren Alemania potentzia garaileen artean, 4 zatitan banatuta gelditu zen (Frantzia, Britania Handia, Estatu Batuak eta Errusiaren menpe banatuak). Berehala lehengo hiruek Alemaniar Errepublika Federala (RFA) sortu zuten, Errusiak aldiz bere menpeko zatian Alemaniako Errepublika Demokratikoa (RDA). Bi aldeak mundua banatzen zen bi eredu ekonomiko eta soizialen erdian banatuak gelditu ziren. RFA mendebaldeko potentziek bultzatutako eredu ekonomiko kapitalistan murgildu zen, RDA aldiz ekialdeko eredu sozialista burokratikoan.
Hamarkada horietan bi eredu ekonomikoen arteko norgehiagokak goia jo zuen, GERRA HOTZAREN garaiak ziren. Berlin eta Alemania gerra horren baitako puntu beroa izan ziren. Mendebaldeko (RFA) propagandak eta kontsumo eskaintzak ekialdean (RDA) formatutako jendearen emigrazioa bultzatzen zuen mendebaldera. Horrela RDA (sozialistatik) izugarrizko jende migrazioak ari ziren ematen RFA (kapitalistara). Horrela RDAk heziketan egiten zuen inbertsioa ez zen herrialdean berrinbertitzen eta garapen ekonomikorako arazo handiak sortu. Horregatik 1961ean RDAko gobernuak Berlin banatuko zuen 150kmko harresia eraikitzea erabaki zuen, jendeak mendebalera emigra zezan eragozteko.
1989an Sobietar eredu burokratikoaren krisia, harresiaren desegitea gertatu ziren. Egunotan komunikabide gehienek goraipatu eta ospatzen duten momentu historikoak dira. Baina ez dira mintzatzen gure munduan zutik dirauten milaka harresiez: Ceuta eta Melillan dagoen iparra-hegoa harresiaz (Afrika Europa), Palestinan Israel eraikitzen ari den harresiaz, gure herrietan desberdintasun sozialek eragiten dituzten harresiaz, emakumeek berdintasunerako gainditu behar dituzten harresiez, Mexiko eta Estatu Batuen artekoaz, Eslovakiako Ostrovany hirian ijitoak inguratuz eraiki duten 150 mko harresiaz...
Harresiak desagertzen ari direla diote, diru, multinazional eta bankuentzat, gizakion eskubideen berdintasunarentzat aldiz... oraindik herriak eraitsi beharreko milaka harresi!