Badira 15 bat egun, ELKARTASUNEZ TOUR ekimena gure inguruko herrietan dela. Tour honen baitan dokumental emanaldi edo kontzertuen bidez Palestinar herriarekin elkartasuna adierazi nahi dute antolatzaileek. 3 dira aldarrikapen nagusiak:
- Israelen bizi diren palestinarrak eskubide zibil eta politiko guztien jabe izatea eta baztertuak ez izatea.
- Zisjordaniaren okupazioa bertan behera uztea (Jerusalem barne).
- Errefuxiatu palestinar guztiak etxera itzultzeko eskubidea.
Dinamika hau bultzatzeko, gaztetxetik JENIN JENIN dokumentala, hemen, jartzea erabaki dugu Palestinako errefuxiatu guneetako egunerokoa edonork ikusteko gisan:
Gainera ISRAELEN AURKAKO BOIKOT MUGIMENDUA zabaltzen ari da munduan. Hego Afrikako apartheidaren aurkako borrokan nazioarteko boikotak, bertako borrokarekin batera garrantzi handia izan zuen, bertako neurri arrazistak desegiteko. Gaur egun Palestinako egoerarekin nazioarteko antzeko mugimendua bultzatu nahi da.
Horretarako ELKARTASUNEZ manifestua sareratu da, edonork sinatzeko gisan. Zuk ere sinatu israeliboikot@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz.