Trapagaranen gazteentzako kultur eskaintzarik existitzen ez dela oinarri harturik eztabaida bat piztu genuen gaztetxean. Herritarrak ohituak gaude kultur ekintzetarako auzoko herrietara jotzera. Izan ere Trapagaran 12.000 biztanleko herria izanik ere ez dago antzerki, kontzertu, zinema, eztabaida antolatzeko aretorik. Nola sortu bizi kultural partehartzaile bat gure herrian? Nola sortu gazteriari herrian bere kultur bizia garatzeko aukera eta ohitura?
Kultura, gizarte gaiak, herriko kezkak, gazteria, partehartzea, gune askeak... Hau guztia uztartu eta NEGUKO OSTIRALAK ekimena abiatu dugu gaztetxetik. Ostiraleroko arratsaldeak, lagunekin egoteko, kontzertuak, antzerkiak, zine tertuliak edo eztabaidak ikusteko. Kultur alternatiba herrikoia. Etorkizunean, herriko agintarien inkopetentzia gora behera, pentsatzen dugu azpiegitura egokiak izango dugula herrian. Kultur bizi bat sustatu ahalko dugula. Herriak kudeatu, garatu eta kudeatu beharko duena, bidea hasi da.
OSTIRALEAN 20:00tatik aurrera
ANTIFA GAUA
Santi Brouard eta Josu Muguruzaren erailketaren urteurrena
Bideo emanaldia + DJ rumaniak
ANTIFA GAUA
Santi Brouard eta Josu Muguruzaren erailketaren urteurrena
Bideo emanaldia + DJ rumaniak