Egun esanguratsua azaroaren 20a. 1975 hartan, Franko ohean hil zen eguna. 1984ean Santi Brouard eledun abertzalea, Espainiar estatuko aparatuek hil zuten eguna. 1989an Madrileko Alcala hotelean, Josu Muguruza HBko parlamentaria tirokatu eta hil zuten eguna. Eta ordutik hona zenbat izerdi, zenbat borroka, zenbat ahalegin. Milaka eta milaka pertsona gure herriaren askapen prozesuan urratsez urrats aritu direnak.
...eta hortan dihardugu, orduan bezala orain ere. Euskal Herrian egiazko demokraziaren alde, askatasunaren alde. Euskal Herrian inposaketa eta faxismoaren aurka. Beste asko izan dira Santi eta Josu bezala. Beste ehunka erbestean, sasian edo kartzeletan. Beste milaka herrietan lanean. Ez zaituztegu ahazten. Jakin dezagun nondik gatozen, ikusteko nora goazen. Gaur 20:00tatik aurrera ANTIFA GAUA gaztetxean. ESKUBIDE GUZTIAK GUZTIONTZAT! HERRI BOTEREA!