Pages

2009-10-10

Urriak 12: Ezer ospatzekorik ez.


Urriaren 12a: Espainiaren eguna. Euskal Herrian berria ezaugarri negatibo nabamenak dituen eguna. Euskaldunontzat egun humillagarria, Espainiaren garaipena ospatzen du egun honek eta noski euskaldunon etengabeko askatasun ekimenen porrotaren aurrean. Nafarroako 1512ko konkistatik hasita azken euskal borrokalarien erorketaraino.

Ez da hori egun honek azaltzen duen ezaugarri negatibo bakarra. 1492ko urriaren 12an heldu zen Cristobak Colon ameriketara. Hor hasi zen bertako herrien hondamendia eta Espainol inperioaren zabalkundea. Justu egun hori baliatzen dute españolek haien egun gisa. España handia beti gogoan, haien inperioko urrezko garaien malenkoniaz.

Urriaren 12, Guardia zibila eta espainiako armadaren eguna. Desfile militar eta paseoak dira eguneko ekitaldi garrantzitsuenak. Militarrak doazela pikutara, hemen edo nonnahi!
HEgo Amerikako herriak askatu ziren Espainiaren zamatik, eta inork ez du itzultzerik eskatu. Baina oraindik orain bagara Espainiaren handinahia jasaten dugun herriak (Països Catalans, EH, Galiza...). Eta lanean gaude, etengabe, gelditu ezinik, iñurri bezala. Helduko da gure eguna. Astelena, urriak 12, Euskal Herrian hainbat lantoki eta ikastetxe irekiko dituzte, hemen ez baitugu ezer ospatzekorik.