"Txuri garbi zeru gaina, itsasoak eder maina:
Haize ona belarako, denbor ona partitzeko."
Haize ona belarako, denbor ona partitzeko."
Horrela dio Ternuara partitzen zirelarik XVII.mendeko euskal arrantzale kantu batek . Historian zehar euskaldunak munduan barna ibiliak gara. Askotan ihesean edo erbestean, lanean artzaintzan edo arrantzan sarri. Beste batzutan berriz espaƱol edo frantsesekin Amerika edo Afrikako konkistan, baita gaurko multinazionalen langile edo teknikari gisa neokolonialismo prozesutan ere (MCC kasu).
Hala heldu da Somalian euskal arrantzuntzi bat bahitu duten berria. Eztabaida aldiz segurtasunaren gainean zentratu dute komunikabide nagusiek. Segurtasun eske nori eta Espainiako armadari. Bitxia, euskaldunak espainiako armadari babes eskean. Mendebaldearen interesak arma bidez, indarrez, inposatu nahiean.
Gutxi dira ordea arazoari errotik heltzen diotenak. Zergatik gertatzen ari da hau guztia? Zein da Somaliako egoera? Nola bizi da bertako jendea? Noren menpe daude bertako ondasun eta aberastasunak, arrantza kasu? eta nola kudeatzen dira? Haien baliabideak mendebaldeko enpresa handien menpe ikusten ditugu, estatua jauntxo edo diktadoreen menpe, etnien arteko borrokak, desegituraketa, gaixotasunak eta izugarrizko desberdintasun sozialak. Kontestu horretan piratak ez dira halaber, justizia eske antolaturik dauden mugimendu antolatu iraultzailea, haien geroa aurrera ateratzeko bide hori bilatu duten giza taldea baizik, dena den zer pentsatua ematen du. Zer egingo genuke guk egoera hortan bizi eta Somaliako arrantzuntziak kantaurira arrantzan etorriko balira?