Pages

2009-10-05

LURRA, URA, HAIZEA egunero 5 minutuz.



Iragan asteartetik Abiadura Handiko Trenaren aurkako hainbat ekintzaile daude Itsasondo eta Legorreta arteko 3 pagoren gainean bizitzen. Pagoek 120 urte dituzte eta AHTren lanak direla eta hurrengo egunetan mozteko asmoa zeukaten lanetako langileek.

Bertako baserritar, lurjabe eta herritarrek protestarekin bat egin dute. Zer gara? Nola ari gara uzten ingurua gure ondorengoei? AHT bezalako obrak beharrezkoak direla esaten ari zaikigu egunero agintariak, benetan beharrezkoak al dira? Herritarren ahotsa LURRA, URA, HAIZEA; geure abiadura handiko bizitzatik irten eta pentsatu dezagun egunean 5 minutuz.

AHTrik ez! Zuhaitzak LEgorretan eta Itsasondon eta bizirik nahi ditugu!