Pages

2009-10-02

Gaur 60 urte: Txinako iraultza.



1949ko urriaren 1ean aldarrikatu zuten Txinako Herri Errepublika. Mao Tse Tung buru zuela, Txinako herritar eta nekazariek, gerra zibila irabazi eta Txina berri sozialista sortzea lortu zuten. Sistema ekonomikoak oinarrizko aldaketak bizi izan zituen. Horrela jaunen sistema feudala desagertu eta ondasunak estatuaren esku gelditu ziren: lurra, industria eta lehengaiak.

Iraultzari esker herritarrentzako izugarrizko aurrerapusoak gauzatu zituzten, nekazaritzan lurren kolektibizazioa gauzatu zen eta nekazari-komunak sortu. Gainera Txinan ez zegoen industriarik eta industriaren garapena bultzatu zuten. Kultur arloan analfabetismoa gutxitu eta kulturaren zabalkundea gertatu zen. Dena den guztia ez da urre, Txinak hainbat herri menperatu eta zapaldu egin ditu: Tibet, Uigur herria eta Txinaren baitan dauden milaka etniak kasu.

Gainera gaur egun izenez munduko azken estatu sozialistetako bat den arren, Maoren heriotzetik aurrera kapitalismora egindako irekierak izugarrizko desorekak sortu ditu. Honek sistema sozialistaren porrota ekarri zuen: industria eta lurren pribatizazioak eta Alderdi Komunistako burokrata eliteen agintea.

Gaur egun, kostaldea erabat sartu da sistema berrian, barnekaldeak sistema sozialistaren erroak gehiago atxikitzen dituen arren. Kontraesanak milaka eta hausnarketarako hamaika bide.