Beste urte batez, iragan da gaztEguna gure herrian. Jada ez gara lehenengo urteko berdinak, azpiegiturak, baliabideak, hobetuz goaz, gazte berriak ildora lotuz, ideia berriak probatuz, ikasiz. Herrian gehiago murgilduz.
Desmuntatu dugu eszenatokia eta itzuli ere bere jatorrira. Desmuntatu jaimak, txosna eta instalazio elektrikoak. Lana, eta nekea baina ere gozamena. Izan ere larunbatekoa hitz batekin deskribatzekotan: BEREZIA. Askatasun haizea Trapagaranen. Jendearen harridurak beste aukera batzuk ikustean, bizitzean. Herriko gazteak elkartzea, kolore ezberdinetakoak!! Udaletxeko betoen gainetik, gazteok antolatu eta hau guztia muntatzea.
Gure herrian beste eredu bat posible dela aldarrikatzen ari gara, euskaldunagoa, partehartzaileagoa, herrikoiagoa.
Gazteak gara, abertzaleak gara, ezkertzaleak gara. Euskal Herriaren askapen bidean lanean ari gara, instituzioen harresien gainetik herriari baliabideak emanez. IƱurri lanaz alternatiba berriak eraikitzen. Udaletxeak, instituzioek ez digute ezer emango. Baina elkartuz, antolatuz edozer lortu dezakegu. Gure herria aldatzen ari garela, ezin uka. Bidea gu gara, herria. AUTOGESTIOA aldiz geure baliabiderik indartsuena. Jarrai dezagun aurrera!
ESKERRIK ASKO gaztEgunaren muntaketan izerditu, lagundu eta gozatu duzuen guztioi. Aurrera Trapagaran berria!