Duela 34 urtez geroztik, urtero, irailaren 27an GUDARI EGUNA ospatzen da Euskal Herriko kaleetan. 1975eko irailaren 27an, Erregimen frankistaren agindupean, Guardia Zibilak, ETAko Txiki eta Otaegi eta FRAP erakundeko beste 3 gazte fusilatu zituela oroitarazteko eta Euskal Herriaren askatasun nahiak bizirik dirauela aldarrikatzeko.
27 de septiembre 1975
por jabiero
34urte zein hurbil eta zein hurrun, izan ere gauzak ez dira hainbeste aldatu. Mobilizazioak debekatuak, polizia nonanhi, atxiloketak eta kontrolak. Zarauzko Txikiren hilobian egitekoa zen ekitaldira ere Ertzaintza agertu eta indarrez galarazi zuen. Frankismoan bezala: 34 urte zein hurbil eta zein hurrun.
Dena den, oztopoak oztopo, milaka abertzale bildu ziren, Euskal Herriaren alde hildako gudariak oroitu eta Txikik bere testamenduan esan bezala, askatasunerako bidean tinko dirautela aldarrikatzeko. 34 urte zei hurbil, zein hurrun, eta urak bere bidean, noiz arte?