Baina guztia ez da ur, eta guztia ez da ardo. Gure herria azken hamarkadan aldatu dela ezin ukatu. Lehen ez bezala haur guztiak euskaldun dira orain. Udaletxeko agintariek haurrekiko ekintzak erdaraz egiteko apustua nagusiki mantendu arren. Lehen ez bezala txosnagunea anitza, zabala eta sendoa da. Agintean dauden zinegotziek bere aldeko apusturik egin ez arren. Lehen ez bezala herriko lonjetako gazteen arteko sarea trinkotzen ari gara. Lonjero eguna antolatzen dugu udaletik ertzainak bidali arren.
"Gure herriko lanak haundi dire" baina aukera berriak badira, guraso euskaldunak biltzeko, jai herrikoien alde ekiteko edo gazteen arteko sareak eraikitzeko. Gaztetxea badugu . 9 urtez lanean, gazte belaunaldi berriak lotzen eta ametsez loratzen eta "gogoko tokian aldaparik ez".
Gogorrak dira mugaldeak, baina guztia dugu eraikitzeko, sortzeko eta berrasmatzeko. Gainontzeko euskaldunekin eta gure herrira atzerritik heltzen ari direnekin geure nortasun berria eraikitzeko. Trapagaran berria posible da! Beste mundu bat posible da! Hortan ari gara eta gure esku dago.
Gazte berri, gazte zahar, zahar gazte, etorri, elkar hartu eta jarrai dezagun bidea!
ASANBLADA OROKORRA:
Ostirala 21:00etan
ESZENATOKI NAGUSIAREN GAINEAN.