
Ekainetik hona herria ez da ixildu. Protestak kalean izan dira egunero. Ikasleak, langileak, nekazariak, honduraseko gizon emakumeak borrokan. Herri boterea! ekainetik hona Zelayak Hegoa Amerikako gobernuburu gehienen babesa lortu du, estatu batuena ere bai. Baina hitzak, soilik ez blokeo ekonomikorik, ez blokeo diplomatikorik, ez herrialdea demokratizatzeko presiorik eta egoerak berean darrai. Radio Euskadin eta halakoetan berriz golpisten aldeko mezuak ere entzun izan ditugu. Beraz guri dagokigu bide alternatiboak bilatu eta hobeki informatu eta elkartasuna adieraztea. Azkenean munduko herri baztertu guztien borrokak bat baitira. SUBIRANOTASUNA ETA HERRI BOTEREA!