Pages

2009-10-14

konponbidea: EUSKAL HERRIAN %100 DEMOKRAZIA!

Bart jakin genuen Ezker Abertzaleko 10 ordezkari atxilotuak izan direla lan politikoa egiteagatik. Hamaikagarrenez NO TIME FOR LOVE Euskal Herrian. Egoera aldatzeko proposamenak egiten dituenari egurra. Estatu zapaltzaileei aurre egiten dionari kartzela.

Esaten dute proposamen politiko berri bat lantzen ari zirela, egoera aldatzeko, askatasuna eta justizia ekartzeko... Hori delitua omen. Estatuek aldiz espazioa estutzen segitzen dute eta guk ezin dugu arnastu haien bide estuan. Haien proposamenek gero eta gehiago, guretzat ez dute balio. Ez baikara EspaƱol sentitzen, ezbaikara Frantses sentitzen. Haien plangintzek gure herria zatikatzen dute, haien anilisiek ez dute gure herriaren osotasuna islatzen, beraz ezin dute gure herriaren garapena osotasunean ikusi. Haien bide estuak ez digu beste Euskal Herri herrikoi eta sozialago bateruntz joaten uzten. Airerik gabe, espazioa estutzen... Eta hortik kanpo ari direnak: barrura.

Estu hartuak gauzkate, eskubiderik gabe, etsipenean sarrarazi nahi gaituzte. Baina bidean aurrera! lanean, proposamen lanketan, herrian... ez dugu besterik KONPROMEZUA, HERRI ERAIKUNTZA eta BORROKA! Justizia eta askatasuna.

ESKUBIDE GUZTIAK GUZTIENTZAT!
DEMOKRAZIA EUSKAL HERRIARENTZAT.