Pages

2009-10-23

Iragan asteko manifa erraldoia eta gero... ZER?

Historikotzat jo dute askok iragan larunbatean Donostian izan zen manifa. Sindikatu abertzale guztiek deitutako manifestazioa azken urteotako jendetsuena izan zen, milaka eta milaka lagun bildu zituen eta alderdi politiko abertzale guztiek babesa jaso zuen.

Indarra aipatu zen han geundenen artean, inflexio puntua beste batzuentzat. Nahi ta ezinean gabiltza abertzaleok azken urteotan, askapen bidean estrategia eraginkor bat asmatu ezinik, indarrak barreiaturik... Manifa egin dugu, protesta historikoa, bai baina orain zer? Hori zen han geundenon artean gehien egiten zen galdera.

Bertako eragileak hasi dira lanean, EAk independentisten arteko estrategia komuna aldarrikatu du. Aralarrek epelago baina antzeko. ELAren azken dokumentua ere ildo orretan doa eta Ezker abertzalea estrategia berri baterantzko hausnarketa batean murgilduta dago. Lortuko dugu elkar harturik indarrak bildu eta askatasuna eta justiziazko konponbidera eramango gaituen bidean martxan hastea?

FLOREN AOIZen irakurketa: